Gizartea -

ASte Nagusia

Bilboko su artifizialak leku beretik jaurtiko dira aurten, baina segurtasun neurri gehiagorekin

Bilboko Udala Epalza Alarguna kaleko bizilagunekin bildu da, iazko sutearen ostean, aurtengo Aste Nagusiko su artifizialen inguruan hitz egiteko. Jaurtiketa eremua metro batzuk mugituko da, kamera termikoak dituzten droneak erabiliko dira eta suhiltzaileen kamioia lekuz aldatuko da, besteak beste.

Iaz, sutea piztu eta gutxira egindako argazkia
Iaz, sutea piztu eta gutxira egindako argazkia
Iaz, sutea piztu eta gutxira egindako argazkia

I.G. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizean Bilboko Udala eta Epalza Alarguna 9 zenbakiko bizilagunak bildu dira aurtengo Aste Nagusiko su artifizialen inguruan hitz egiteko.

Iaz, abuztuaren 27an, Bilboko Epalzaren Alarguna kalean sutea piztu zen eta, ondorioz, 8, 9 eta 10 zenbakiko atarietan bizi diren bizilagunak etxetik atera eta lau txosnatan zegoen jendea lekuz aldatu behar izan zuten.

Udalak baieztatu du aurten ere su artifizialak Etxeberria Parketik jaurtiko dituztela, eta segurtasun neurriak areagotu egingo dituztela.

Hauek dira hartutako neurri nagusiak:

- 125 milimetroko kalibreko su artifizialak: jaurti beharreko lehergailuen karkasak 125 milimetrokoak izango dira (orain arte jaurtitzen zirenak, 150 milimetrora irits zitezkeenak, eta gutxitan 175era).

- Jaurtiketa-eremua mugitzea: lehergailu piroteknikoak belar artifizialeko futbol-zelaitik botako dira, Mallonaren atzealdean.

- Aireko kontrol-zerbitzu bat erabiltzea: kamera termikoak dituzten droneak erabiliko dituzte, eta hegaldiak egingo dira, prebentzioz, suteen balizko konatoak edo puntu beroak detektatzeko, suak jaurtitzen diren bitartean eta ondoren, gutxienez 30 minutu geroago. Informazio guztia bideoetan jasoko da, artxibatzeko edo, gorabeherarik izanez gero, kontsultatzeko.

- Suhiltzaileen kamioia lekuz aldatuko da, San Agustinetik Itxaropena eta Epaltzaren Alarguna kaleen ingurura pasatuz.

Bizilagunek salatu zuten su artifizialek eragin zuela sutea teilatuan ustez eroritako txinpartengatik. Hilabete batzuk beranduago suhiltzaileen txostenak zehaztu zuen suteak jatorria eraikin barruan izan zuela, eta sistema elektrikoak eragin zuela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko jaiak Bilbo gaur Jaiak Aisia Albisteak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko