Gizartea -

HAURREN AURKAKO INDARKERIA

Gizon bat atxilotu dute Donostian, Kontxako Pasealekuan adin txikiko semeari tratu txarrak ematea egotzita

Atxiloketa atzo gertatu zen, eta Ertzaintzak dagozkion eginbideak egin ondoren, gaur bertan eramango dute epailearen aurrera.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo arratsaldean, gizon bat atxilotu zuten Donostian, kalean adin txikiko semeari tratu txarrak ematea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur goizean baieztatu duenez.

18:40 aldera gertatu zen guztia, Kontxako Pasealekuaren inguruetan.

Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten, beharrezko izapideak egitera, eta, behin horiek bukatuta, gaur goizean utzi dute epailearen esku.

Gizonari etxeko indarkeriaren delitua egotzi diote, adin txikiko bati tratu txarrak emateagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak emakumeak Donostia bideoak Ertzaintza Delituak bideoak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Haurtzaroa albisteak