Gizartea -

Aste Nagusia

Eraso sexistez gain, arrazistak eta LGTBIfobikoak ere kontuan izango dituzte Bilboko Aste Nagusiko protokoloan

Juan Mari Aburto alkatearen ustez, eraso horien errealitatea ukatzen dutenen aurrean jarri behar da. "Ahotsa altxatuko dugu ezetz esateko", gaineratu du.

Bilboko Udala eta Bilboko Konpartsak, erasoen kontrako protokoloa aurkezten. Argazkia: EFE
Bilboko Udala eta Bilboko Konpartsak, erasoen kontrako protokoloa aurkezten.
Bilboko Udala eta Bilboko Konpartsak, erasoen kontrako protokoloa aurkezten. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste Nagusirako, eraso sexisten aurkako estrategia aurkeztu Bilboko Udalak, eta baita istilu arrazisten, xenofoboen, ijitoen aurkakoen eta LGTBIfobikoen aurkakoa ere, lehendabiziko aldiz. Juan Mari Aburto alkateak eta Kontxi Claver Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio zinegotziak aurkeztu dituzte protokoloak.

Aburtoren ustez, eraso horien errealitatea ukatzen dutenen aurrean jarri behar da. "Ahotsa altxatuko dugu ezetz esateko", gaineratu du. Alkateak "ezer ez gertatzea" eta "protagonista bakarra festa izatea" nahi du, baina mezua bidali die erasotzaileei: "Ez ditugu Bilbon nahi".

Claverrek, bere aldetik, herritarren inplikazioa eskatu du, "Bilbon indarkeriarik ez dagoela argi uzteko". "Ezin dugu atzerapausorik eman zentzu horretan, eraso bakoitzak erantzuna izango du", adierazi du.

Bilboko Konpartsek, bestalde, "pertsona guztiak seguru sentiaraziko dituen Aste Nagusia" nahi dutela esan dute. "Beldurrak ez du lekurik jai hauetan, horregatik babesten dugu Udala bere kanpainan", gaineratu dute.

"Bakarrik bai da bai" kanpainaren helburua da "gizonei nahiz emakumeei hel egitea, emakumeen ahalduntzea, eta erantzukizun aktiboa galdegitea gizonezkoei eta gizarte osoari".

Larunbatean, Aste Nagusia hastearekin batera, aktibatuko du Udalak estrategia hori, Udaltzaingoa eta Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzua ere tartean direla. Udalak laguntza psikologikoa eta juridikoa eskainiko die, erasoren bat gertatuz gero, erasoa jasan duen emakumeari eta haren senideei.

Zortzi hizkuntzatan idatzitako informazioa eta erasoak identifikatzeko gidaz gain, gune moreak egongo dira kontzertu nagusien guneetan, Abandoibarrean eta Europa parkean, eta aurten baita Plaza Barrian, Casilda Iturrizar parkeko Pergolan eta Plaza Biribilean ere.

Berritasun gisa, udal-estrategiak eraso arrazistak, xenofoboak, ijitoen aurkakoak eta LGTBIfobikoak ere aintzat hartzen ditu, formatu berean, eta aholkularitza eta jarduera protokolo bat ere badu gorrotozko eraso horietarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko Aste Nagusia aurten Bilbo Arrazismoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak LGTBI Sexu erasoak Homofobia munduan Juan Maria Aburto