Gizartea -

Gipuzkoa

Gizon bat hil da Azkoitian traktore istripu batean

Istripua Urrategiko bide batean gertatu da.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

75 urteko gizonezko bat hil da Azkoitian (Gipuzkoa), Urrategi auzoko landa bide batetik gidatzen ari zen traktorearekin istripua izanda, Segurtasun Sailak Europa Pressi jakitera eman dionez.

Larrialdi zerbitzuek dei bat jaso dute 14:40an, gizon batek traktorearekin izandako istripuaren berri emateko. Osasun langileek, bertaratu direnean, gizonaren heriotza baieztatu dute. Inguruko baserri batean bizi zen gizona.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Azkoitia Albisteak Errepideko istripuen biktimak