Gizartea -

EZBEHARRA

Hiru haur zauritu dira Zestoan, petardoekin jolasean ari zirela lehertu zaizkienean

20:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Ertzaintzak EITB Mediari jakinarazi dionez. Ospitalera eraman behar izan dituzte hirurak.

E. J.O. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru adin txikiko zauritu dira gaur arratsaldean Zestoan, jolasean ari zirela petardo batzuk lehertu zaizkienean.

Arroa Behea auzoan gertatu da ezbeharra, eta haurrak ospitalera eraman behar izan dituzte. Ez dute horien osasun egoeraren berririk eman.

Ertzaintzak 20:00ak aldera jaso du abisua, eta bere gain hartu du gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko ikerketaren ardura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Euskal hiriburuak Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Zestoa azken ordukoa