Gizartea -

TRAFIKOA

32 urteko gizonezko bat hil da Amurrion izan den trafiko istripuan

Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute A-625 errepidean, Artziniegako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bidea itxita egon da bi noranzkotan.

Amurrio, gaur. Argazkia: EITB Media
Amurrio, gaur
Amurrio, gaur. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

32 urteko gizonezko bat bat hil da gaur arrasaldean Amurrion izan den trafiko istripuan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute A-624 errepidean. Kolpearen ondorioz, autoaren gidaria lekuan bertan hil da.

15:50 inguruan izan da ezbeharra, Artziniegako noranzkoan. Kamioiaren gidaria Gurutzetako Ospitalera eraman dute zauriekin.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, bidea itxita egon da bi noranzkotan, eta auto ilara luzeak sortu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Amurrio Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak Aiaraldea