Gizartea -

EZBEHARRA

Emakume bat erreskatatu dute helikopteroz Ernion, zorabio bat jasan ostean

11:45 aldera jaso dute abisua 112 zerbitzuan. Zumarragako futbol zelaira eraman dute helikpteroz emakumea eta handik Zumarragako Ospitalera, anbulantziaz.

Ernioko erreskatea. Argazkia: @BomberosEuskadi
Ernioko erreskatea. Argazkia: @BomberosEuskadi
Ernioko erreskatea. Argazkia: @BomberosEuskadi

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

67 urteko emakume bat erreskatatu dute gaur eguerdian Ernio mendian (Errezil), ondoezik jarri ostean.

11:45 aldera laguntza eskaera dei bat jaso dute larrialdi zerbitzuetan, emakume bat zorabiatu dela abisu emanez, Segurtasun Sailetik eitb.eus-i jakitera eman diotenez.

Helikopteroz iritsi dira emakumea zegoen tokiraino erreskate taldeak eta handik Zumarragako futbol zelaira eraman dute. Anbulantzia bat zegoen bertan zain, emakumea Zumarragako Ospitalera eramateko.

Urola eta Oriako suhiltzaileek eta Ertzaintzako mendi eta erreskate taldeetako agenteek parte hartu dute operatiboan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoako albisteak Euskal mendiak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Zumarraga albisteak Gaurko azken orduko albistea