Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

20 urteko motor-gidari bat hil da Zestoan izan den trafiko istripuan

17:20an izan da moto baten eta kamioi baten arteko ezbeharra. Hildakoa Zumaiako bizilaguna zen.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 urteko motor-gidari bat hil da gaur arratsaldean Zestoan, GI-2633 errepidean Zumaiako noranzkoan, izan den trafiko istripuan.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, moto batek eta kamioi batek elkar jo dute. Ondorioz, motor-gidaria kamioiaren azpian harrapatuta geratu da, eta bertan zendu da.

Osasun-zerbitzuetako langileak, Ertzaintzako agenteak eta suhiltzaileak bertaratu dira.

Hildakoa Zumaiako bizilaguna zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Zestoa Trafiko istripuen biktimak