Gizartea -

TRAFIKOA

Auto-ilarak Txorierrin, zenbait istripuren ondorioz

Guztira hiru istripu izan dira gaur arratsaldean. Motorzale bat zauritu da batean, eta zirkulazioa mantsoa da Barakaldora bidean. Beste bi istripuak Erletxeetara bidean izan dira, eta auto-ilarak daude bertan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto-ilarak sortu dira Txorierrin gaur arratsaldean izan diren hiru istripuren ondorioz.

Erandion (Bizkaia) bi autok eta motor-gidari batek talka egin dute eta motorzaleak zauri arinak izan ditu. Ezbeharra 14:00ak aldera gertatu da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Istripua amaitutzat eman dute eta errepidea irekita dago, baina zirkulazioa mantso doa oraindik.

Era berean, 15:45 aldera bi istripu gehiago gertatu dira Erletxeetara bidean Sondikan eta Zamudion. Sondikakoan auto batek traba egiten du, eta Zamudion hiru ibilgailuren arteko talka izan da. Kasu hauetan inor ez omen da zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Erandio Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Txorierriko igarobidea