Gizartea -

Audientzia

Erregeak Iñaki Azkuna hartu du gaur

Eguerdian izan da bilera, Madrilgo Zarzuela jauregian. Alkatearen ingurukoek adierazi dutenez, bilera "pribatua" izan da eta ez dute hitz egindakoaren berri emango.

Juan Carlos erregea eta Iñaki Azkuna Bilboko alkatea. Argazkia: Bilboko Udala
Juan Carlos erregea eta Iñaki Azkuna Bilboko alkatea. Argazkia: Bilboko Udala
Iñaki Azkuna Espainiako erregearekin bildu da Zarzuelan

00:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Zarzuela jauregian egingo dute audientzia, eguerdian. Alkatearen ingurukoek adierazi dutenez, bilera "pribatua" izan da eta ez dute hitz egin dutenaren berri emango.

Juan Carlosek besarkada batez agurtu du Azkuna; izan ere, Errege Etxeak argitu duenez, alkatearen ibilbide politikoan "harreman estua" egin dute.

Ondoren, bulegoan bildu baino lehen, argazkilarien aurrean jarri dira, ohikoa den bezala.

Bilerari buruzko informaziorik jakin ez den arren, ziur asko datorren urtean Bilbon egingo duten Munduko Alkateen Foruari buruz aritu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea