Gizartea -

Ezbeharra Bizkaian

Motozale bat hil da Zornotzan, auto baten aurka talka eginda

Ezbeharra ostiral honetan gertatu da, N-634 errepidean, Zornotzan, Bilborako noranzkoan. Ikertzen ari diren arrazoiengatik, motor-gidariak eta auto batek istripua izan dute, eta motozalea istripua izan den lekuan bertan hil da.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

28 urteko motozale bat hil da Zornotzan (Bizkaia), auto baten aurka talka eginda, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Ezbeharra ostiral honetan gertatu da, N-634 errepidean, Zornotzan, Bilborako noranzkoan.

Ikertzen ari diren arrazoiengatik, motor-gidariak eta auto batek istripua izan dute, eta motozalea istripua izan den lekuan bertan hil da. Gertakaria gaueko bederatzi eta erdiak aldera izan da.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripu horren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Ertzaintza Bizkaia Zornotza Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Durangaldea