Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Durangoko Azokan gertatutako eraso matxista bat salatu dute

Antolatzaileek jakinarazi dute gizon bat emakume bati jazarri zitzaiola, eta, esan dutenez, bertan "ez dago lekurik emakumeen eskubideak urratzen dituztenentzat".

Durangoko Azoka. Argazkia: Gerediaga Elkartea
Durangoko Azoka. Argazkia: Gerediaga Elkartea
Durangoko Azoka. Argazkia: Gerediaga Elkartea

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Durangoko Azokaren antolatzaileek salatu dute atzo eraso matxista bat gertatu zela azokaren baitan.

"Atzo iluntzean Durangoko Azokan gizon bat emakume bati jazarri zuela jakin genuen antolatzaileok", adierazi dute webgunean argitaratutako ohar batean, xehetasun gehiago eman gabe.

Durangoko Azokaren antolatzaileek "elkartasun osoa" helarazi nahi izan diote biktimari, eta argi utzi nahi izan dute "ez dugula emakumeen aurkako inolako erasorik onartzen, ez kulturaren plaza honetan ez inon". "Ez dago lekurik emakumeen eskubideak urratzen dituztenentzat", adierazi dute.

Era berean, "Durangoko Azoka espazio segurua izateko lanean jarraituko dugu", gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Durangoko Azoka Tratu txarrak Espainian Azken ordukoa Bizkaia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Durango Albisteak