Gizartea -

EUSKADI IRRATIAN

Izagirre: 'Donostiako metroa ez da egingo'

Kea saltzen aritzea leporatu dio Donostiako alkateak Eusko Jaurlaritzari.

Izagirre: "Donostiako metroa ez da egingo". Argazkia: EITB
Izagirre Donostiako Metroa | Donostiako metroa ez da egingo
Izagirre: "Donostiako metroa ez da egingo". Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Karlos Izagirrek “Albiste Faktoria” Euskadi Irratiko irratsaioan esan ditu hitzok. “Donostiako metroa ezin da egin, besteak beste dirurik ez dagoelako, ez dago ezer”.

Eusko Jaurlaritzak duela hilabete batzuk hasi zituen Donostiako metroko lanak eta aurrera jarraitzeko asmoa du. Horren harira Izagirrek gaineratu du Garraio Sailetik ez dietela ezer esan.

Alkateak Patxi Lopezen gobernuari leporatu dio, proiektu horrekin "kea saltzen" aritzea, eta gaineratu du ondorengo gobernuarentzat "arazo handia" izango dela hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea