Gizartea -

EZBEHARRA HENDAIAN

Hendaian 35 urteko gizonezko bat hil da etxebizitza batean izandako sutean

Leherketa batek eragin du sutea, antza. Poliziak ikerketa abiatu du horren arrazoia argitzeko.

Sutea izan den etxebizitza. Irudia: EITB
Sutea izan den etxebizitza. Irudia: EITB
35 urteko gizon bat hil da Hendaian, etxebizitza batean izandako sutean

0:23

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hendaian (Lapurdi) 35 urteko gizonezko bat hil da etxe batek su hartu ostean. Antza, ezbeharra leherketa baten ondorioz gertatu zen astearte arratsaldean, eta lekukoek baieztatu dutenez, sute handia eragin zuen leherketak, Euskadi Irratiaren arabera.

Erdiguneko Hostailbide kaleko etxebizitza batean gertatu zen, arratsaldeko 17:00ak aldera, eta inguruan denda eta bestelako zerbitzu asko daudenez, hesituta egon zen  hainbat orduz. Polizia etxe barrura sartu zenean gizonaren hilotza topatu zuen.

Kotte Ezenarro Hendaiako auzapeza zeregin guztiak utzita bertan izan zen. Bien bitartean Poliziak ikerketa abiatu du leherketa zerk eragin duen argitzeko. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Suteak albisteak Hendaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak