Gizartea -

Trafikoa

Auto pilaketak gutxitzen ari dira Usurbil parean, Irungo noranzkoan

AP-8ko ezkerreko eta erdiko erreiak itxita egon dira goizean zehar puntu horretan.

I.L.K. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto batek istripua izan du ostiral honetan, 09:05 inguruan, eta auto ilarak sortu dira AP-8an, Usurbil parean, Irunerako eta Donostiarako noranzkoan. Istripua izan den ingurua garbitu ondoren hasi dira arintzen.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez, bertan dauden hiru erreietatik bi itxita egon dira goizean zehar, eta bi kilometrorainoko ilarak izan dira.

Hain zuzen ere, errepideko ezkerreko erreian gertatu da ezbeharra, eta errei hori eta erdikoa itxita egon dira istripua izan duen ibilgailua eraman eta bidea garbitu arte.

Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, baina ez dute inor ospitaleratu behar izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Nafarroako herriak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Gizartea bideoak Gaurko titularrak Usurbil bideoak Albisteak