Gizartea -

Indarkeria matxista

Epaileak behin-behineko kartzelaldia ezarri dio Tolosako osteopatari

Sexu-erasoa egotzita, haren kontra sei salaketa aurkeztu dituztela eta ihes egiteko arriskua dagoela argudiatuta hartu du erabakia epaileak. Orain arte, kargupean aske zegoen gizona.

Tolosako ertzain-etxean sei salaketa aurkeztu dituzte osteopataren kontra. EITB Media
Tolosako ertzain-etxea.
Tolosako ertzain-etxean sei salaketa aurkeztu dituzte osteopataren kontra. EITB Media

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3. epaitegiak kartzelara bidali du, komunikatuta eta fidantza barik, hainbat emakumeri sexu-erasoa egitea egotzita ikertzen ari diren Tolosako osteopata. Orain arte, kargupean aske zegoen. 

EAEko Justizia Auzitegiak eta Segurtasun Sailaren arabera, asteon beste lau emakumeren salaketak jaso ostean erabaki dute gizona bigarrenez atxilotzea

Epaileak lau emakumeak eta auzipetua bera galdekatu ditu, eta Fiskaltzaren eskaerari men eginda, espetxeratzeko agindua eman du. 

Epaileak kontuan hartu ditu gizonaren kontra dauden salaketa kopurua (sei) eta, jar dakiokeen zigor handia tarteko, ihes egiteko arriskua

Sei emakumek salatu dute osteopata, masajeak ematen ari zela ukituak eta sexu-askatasunaren kontrako ekintzak egitea egotzita. Ikerketa zabalik dago oraindik, eta ez da baztertzen biktima gehiago azaltzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gipuzkoa Tolosa Delituak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mundu matxista Sexu erasoak