Gizartea -

GERTAKARIA GETAFEN

14 urteko adingabe bat hil da Getafen, ezagun batzuek edarian kokaina arrosa bota ondoren

Hildakoaren gurasoek salaketa bat jarri dute eta Espainiako Poliziak gertatutakoa hilketa delitu bezala ikertzen ari da dagoeneko. Gaztea atzo lurperatu zuten. 

Kokaina arrosa, operazio batean.
Kokaina arrosa, operazio batean.
Kokaina arrosa, operazio batean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

14 urteko gazte bat hil da Getafen, Red Bull edariko lata baten barruan zegoen "kokaina arrosa" edo "tusi" izeneko drogaren bi gramo hartu ostean. Kokaina arrosa estasia eta ketamina nahasten dituen drogari esaten zaio.

Hildakoaren gurasoek salaketa bat jarri dute eta Espainiako Poliziak gertatutakoa hilketa delitu bezala ikertzen ari da dagoeneko. Gaztea atzo lurperatu zuten. 

Gertakaria adingabeen fiskalaren esku utziko da, eta hark hartuko die deklarazioa inplikatutako petsonei. 

Ezbeharra ostiralean gertatu zen, gaueko hamaikak aldera, Getafeko metro geltokiaren inguruan. 14 urteko mutila eta bere bi lagun, Instagram sare sozialean ezagutu zituzten beste gazte batzuekin geratu ziren. Antza denez, edaten ari zen edarian kokaina arrosa bota zioten. Ikerketako iturriek ez dute zehaztu gazteak droga hori hartzen ari zela zekienik. 

Horren ostean, ezezagunek metroz ihes egin zuten, eta bideo bat eskegi zuten sare sozialetan, egindakoa kontatuz eta adingabeari iseka eginez. Bideoa ezabatuta dago.

Adingabea minutu gutxira hil zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak Drogak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Madril Gazteak Espainia argazkiak