Gizartea -

EITB DATA

Handitu egin da familien kopurua, baina geroz eta bizikide gutxiago dituzte

Etxeek eta familiek azken urteotan izan duten bilakaera aztertu du EITB Datak. Horren arabera, 2001ean baino 201.190 familia gehiago daude EAEn eta 78.197 gehiago Nafarroan. Etxe bakoitzean, batez beste, bi pertsona bizi dira.

Irudia: EITB Media
Irudia: EITB Media
Irudia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Familia-unitateen kopurua % 29 hazi da batez beste azken bi hamarkadetan Hego Euskal Herrian: 2001ean 930.180 familia izatetik 2021ean 1.209.484 izatera igaro da. Alta, horietan bizi diren biztanleen kopurua askoz neurri txikiagoan hazi da, % 8 egin baitu gora.

'Etxeen eta familien aldaketa' goiburupean, azken 20 urteotan etxeek eta familiek izan duten bilakaera aztertu du EITB Datak, eta gaur zabaldu dituzte ondorioak EITBko hedabideek. Ikerketak utzi duen izenburuetako bat, honakoa: biztanleria familia kopurua baino gutxiago hazi da.

Zehazki, txostenaren arabera, EAEn orain bi hamarkada baino 201.190 familia gehiago daude (% 24 gehiago), eta Nafarroan, 78.197 (% 35 gehiago). Biztanleria egoiliarra ere hazi da, baina ez neurri berean: 133.331 biztanle gehiago daude EAEn, eta 120.095 gehiago, berriz, Foru Erkidegoan.

Azterketak utzi duen beste datu bat familien tamainari lotutakoa da. Familia gehiago daude, baino geroz eta txikiagoak dira. 2011 eta 2021a bitartean, adibidez, EAEn 2,35 pertsona bizi ziren familiako, eta Nafarroan, 2,52. Kopuru horren beheranzko joera baieztatu dute azken urtebeteko datuek ere, etxe bakoitzean batez beste bi lagun bizi baitira (1991n ia 3 ziren).

Bilakaera oso antzekoa da Espainiako Estatuko erkidego guztietan, eta baita Europako herrialde gehientsuenetan ere, zenbait ñabardurarekin: Suedia da familiako pertsona kopuru txikiena duen herrialdea (1,9).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza EITB Data