Gizartea -

EITB DATA

Etxebizitzen batez besteko tamaina mantendu edo handitu egin da

EITB Dataren azken ikerketaren arabera, bestalde, Hego Euskal Herrian euren jabetzako etxean bizi diren familien kopurua jaisten ari da, oso poliki bada ere.

Irudia: EITB Media
Irudia: EITB Media
Irudia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzen tamaina (azalera erabilgarria) mantendu edo handitu egin da Hego Euskal Herrian 2001-2021 aldian: EAEn zertxobait handitu da batez bestekoa, 82,1 m²-tik 83,7 m²-ra; Nafarroan, berriz, txikitu, 94,4 m²-tik 92,6 m²-ra. Horrez gain, 105 m²-ko azalera baino handiagoa duten etxebizitzak bikoiztu egin dira.

EITB Dataren azken azterketak utzi ditu datu horiek. 'Etxeen eta familien aldaketa' goiburupean, familien osaera eta etxebizitzen tipologiari buruzko datu-bilketa egin dute, eta gaur eman dute horien berri EITBko hedabideek.

Halaber, txosten horren arabera, Hego Euskal Herriko familien % 80 euren jabetzako etxebizitzan bizi dira, baina urteak igaro ahala, kopuru hori murrizten ari da, oso poliki bada ere. 20 urteko epean lau puntu murriztu da euren jabetzako etxean bizi diren familien ehunekoa, eta alokairuan bizi direnen kopurua, berriz, sei puntu handitu da. Adibide gisa, pare bat datu: 2021ean, familien % 13 alokairuko etxe batean bizi ziren, eta % 80, berriz, euren jabetzako batean; 20 urte lehenago, familien % 7,3 bizi ziren alokairuan, eta % 88, euren etxe batean.

Jabetzaren ratioa handiagoa da seme-alabak dituzten familien kasuetan, % 87koa baita. Pertsona bakarreko edo guraso bakarreko familien kasuetan, berriz, alokairuak gora egin du; osaera hori duten lau familiatik bat bizi da alokatutako etxe batean EAEn zein Nafarroan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza EITB Data