Gizartea -

istripua

Pertsona bat hil da AP-1 autobidean, Erriberabeitian izan den trafiko istripu batean

Bidaiarietako bat istripua gertatu den tokian bertan hil da, eta bestea Txagorritxuko ospitalera eraman dute, zaurituta.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da, eta beste bat zauritu, AP-1 autobidean gaur arratsaldean izan den trafiko istripu batean. Dirudienez, autoa bidetik atera da.

16:15 aldera gertatu da ezbeharra, Ertzaintza ikertzen ari den arrazoiak tarteko, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Bi bidaiariak auto barruan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte ibilgailutik.

Bidaiarietako bat istripua gertatu den tokian bertan hil da, eta bestea Txagorritxuko ospitalera eraman dute, zaurituta.

2 kilometro inguruko auto ilarak sortu dira Gasteizera bidean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak AP-1 autobidea