Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat espetxeratu dute Sondikan bikotekidea bahitu, bortxatu eta jotzea egotzita

36 urteko gizonezkoa astelehenean atxilotu zuten, emakumeak haren kontrako salaketa aurkeztu eta gero. Biktimaren, atxikita izan zuen, eta tarte horretan eraso fisiko zein sexualak egin zizkion. Epaileak biharamunean bidali zuen kartzelara.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaile batek kartzelara bidali du 36 urteko gizonezko bat, Sondikan bikotekidea bahitu, kolpatu eta horri sexu erasoa egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Iturrion arabera, gizon matxista astelehenean atxilotu zuen Ertzaintzak, emakumeak haren kontra aurkeztutako salaketa jaso ostean. Biktimak salatu zuenez, gizonak atxikita izan zuen ordu batzuez, eta tarte horretan tratu txarrak eman zizkion eta sexu erasoa egin. 

Atxilotutakoa asteartean eraman zuten epailearen aurrera, eta horrek behin-behinean espetxeratzeko agindua eman zuen bahiketa eta tratu txar ohikoak ematea egotzita. 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Bizkaia Gizartea Genero indarkeriaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak Sondika