Gizartea -

METRO BILBAO

Metro Bilbaok autobusak jarriko ditu Etxebarri eta Basauri artean 20 minuturo, eguna bukatu arte

Trenak ere 15:00 pasata hasi dira bi geltokien artean zirkulatzen, baina trenbide bakar batetik egingo dute, eta maiztasunak txikiagoz. Etxebarri eta Basauri arteko zerbitzua etenda egon da 09:00etatik, eta Basauriko geltokia, itxita, geltokiko katenarian izan den matxura baten ondorioz.

Metro Bilbaoko artxiboko argazkia. EITB Media.
Metro Bilbaoko artxiboko argazkia
Metro Bilbaoko artxiboko argazkia. EITB Media.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metro Bilbaok autobus zerbitzu osagarriak eskainiko ditu Basauri eta Etxebarri artean, 15:10ean hasi eta eguna amaitu arte. 

09:00etatik etenda egon da Basauri eta Etxebarri arteko metro zerbitzua, Basauriko geltokiko katenarian izandako matxura baten ondorioz. Matxura konpontzeko lanean jarraitzen dute bertan eta tren zerbitzua jada martxan bada ere 15:00 ingurutik, trenbide bakar batetik egingo dute eta maiztasunak txikiagoak izango dira.

Hori dela eta, metroak bere eskaintza autobusekin osatzea erabaki du, eta autobusak Etxebarritik zein Basauritik aterako dira 20 minuturo (15:10-15:30-15:50... hurrenez hurren). Ariz geltokian ez dira geldituko.

 

Bizkaiko suhiltzaileek jakinarazi dutenez, sute txiki bat izan da Basauriko unitateetako baten kabinaren gainean, eta sua itzaltzera joan dira. Horren ondorioz, Basauriko geltokia hustu behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Basauriko berriak Azken ordukoa Bizkaia Metro Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Etxebarri azken ordukoa Garraio komuna gaur