Gizartea -

Pankreatitisak jota

Thailandiara bidean da Alex Garcia euskal herritarra etxeratuko duen hegazkina

Hegazkinean, 11 mediku eta erizain militar doaz. Euskadira itzuliko da zuzenean, eta Loiuko aireportutik Gurutzetara eramango dute.

Alex Garciaren bila abiatu den hegazkina
Alex Garciaren bila abiatu den hegazkina
Alex Garcia euskal herritarra etxeratuko duen hegazkin medikalizatua Madrildik atera da Thailandiara bidean

0:41

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiraleko 17:02an irten da Madrilgo Torrejon de Ardoz herriko base militarretik UMAER Aireko Armadaren Ebakuazioko Unitate Medikoaren hegazkina. 11 mediku eta erizain militar doaz bertan, eta Euskadira itzuliko dira zuzenean. Loiuko aireportuan lehorreratuko da hegazkina bueltan, eta hortik Gurutzetako Ospitalera eramango dute Alex Garcia, zuzenean.  

Thailandian pankreatitis nekrosatzailea duen euskal herritarra etxeratuko duen hegazkina 17:02an abiatu da Torrejon de Ardoz (Madril) herriko base militarretik Bangkokera, eta 15 orduko bidaia zuzenean egingo du, geldialdirik gabe.

Margarita Robles Defentsa ministroak iragarri zuen Espainiako Aireko eta Espazioko Armadako Aeroebakuazio Unitate Medikoaren hegazkina bidaliko zutela Thailandiara. "Ebakuazio oso zaila" eta "egin daitekeen bidaiarik zailenetako bat" dela gaineratu zuen.

Jakinarazi dutenez, 11 mediku eta erizain militar doaz hegazkinean, "erabat prestatuta, pertsona horren lekualdaketa ziurtatzeko eta etxera ekartzeko".

Osakidetzak dagoeneko ezarri du Alexanderren asistentziaren kalitatea eta segurtasuna bermatzeko jarduera-protokoloa, Thailandiatik ekarriko duen hegazkina Euskadira iristen denerako. Euskal Osasun Zerbitzu Publikoko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzak erabaki du Loiuko aireportutik Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera eramatea.

Osakidetzaren arabera, lekualdaketa bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia batean egingo da. Ibilgailu medikalizatua pistan bertan egongo da zain, eta tratamendu- eta jarraipen-prozesu guztiaz arduratuko den espezialista talde bat izango du bertan, pazientearen egoerari buruzko informazioa bertatik bertara jasotzeko EAEn lurreratu baino ez.

Larrialdietako taldeak eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea etengabe koordinatuta egingo da operazioa. Osakidetzak ospitale hori aukeratu du pazientearentzat, Bilboko aireportutik gertu dagoelako eta oso garrantzitsua delako lekualdatzea ahalik eta azkarren egitea.

Pankreatitisak jota Bangkoken (Thailandia) ospitaleratutako 36 urteko gizonaren familiak premiaz Euskal Herriratzeko eskatu zuen, ospitaletik txosten bat jaso ondoren. Txosten horretan jakinarazi zieten hegazkin medikalizatu batean eramateko aukera zegoela oraindik, baina ohartarazi zieten "ahalik eta azkarren" egin behar dutela, "barne-odoljario larria izateko arriskua baitago".

Txostenaren arabera, pankreatitisa "% 30etik % 50era" areagotu zaio, eta "erabiltzen ari diren antibiotikoek ez diote ezer egiten". Donostian bizi den basauriarra Thailandiako hiriburuko Samitivej Ospitaleko ZIUn dago.

Gaixoaren familiak UMAER Aireko Armadaren Ebakuazioko Unitate Medikoaren bidez aberriratzeko eskatu zuen, ekartzeko hainbat saiakerak porrot egin ondoren. Bitartean, familiak jakinarazi du bertan behera utzi duela Alex Garciaren familiari laguntzeko abian jarritako crowdfunding kanpaina.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauriko albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Espainiako Gobernua Gaixotasunak bideoak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Thailandia gaur Osasun albisteak