Gizartea -

Haurtzaroa eta nerabezaroa

Zeuk Esan adin txikikoen arretarako zerbitzua 24 orduz dago martxan, gaurtik aurrera

2023an, 1.248 pertsonaren bidez egindako 1.625 kontsulta artatu zituen Zeuk Esan zerbitzuak.

Zeuk Esan zerbitzuaren irudia eta telefonoa (116111). Artxiboko argazkia: Irekia
Zeuk Esan zerbitzuaren irudia eta telefonoa (116111)
Zeuk Esan zerbitzuaren irudia eta telefonoa (116111). Artxiboko argazkia: Irekia

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haurrei eta nerabeei arreta emateko Eusko Jaurlaritzaren Zeuk Esan (116111) laguntza zerbitzua eguneko 24 orduetan dago martxan, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarteko Politiketako jarduneko sailburuak joan den astean jakinarazi zuenez.

Haurrekin eta nerabeekin zerikusia duten gaietan espezializatutako profesionalek osatzen dute zerbitzua, eta orientazioa, aholkularitza eta informazioa eskaintzen dizkie adin txikikoei eta horien inguruko helduei.

116111 telefono zenbakira egiten diren deiak doakoak eta anonimoak dira, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Zeuk Esan zerbitzua indartu dutela iragarri du sailburuak, haur eta nerabeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira Bilbon egiten ari diren "Zentzumen guztiak haur eta nerabeenganako indarkeriaren aurka" jardunaldietan.

Aipaturiko telefono zenbakiaz gain, beste komunikazio bide batzuk ere baditu: newsletter bat, Zeuk Esan webgunea eta sare sozialetako profilak.

1.500 kontsulta baino gehiago iaz

2023an, 1.248 pertsonaren bidez egindako 1.625 kontsulta artatu zituen Zeuk Esan zerbitzuak. Horietatik % 56 adingabeak ziren (697) eta % 40 gertuko pertsona helduak (496) eta % 4 profesionalak (55). Adingabeen artean, kontsulta gehien 16 urtetik 18 urtera bitartekoek egin zituzten (525, % 72); eta nesken eta mutilen arteko proportzioa antzekoa izan zen (% 51 gizonezkoak izan ziren 2023an). Helduei dagokienez, eskaeren (% 61,5 (339) gurasoek egin zituzten.

Gaiei dagokienez, hauek izan ziren adin txikoek gehien aipatu zituztenak: ondoez psikologikoa (% 35), berdinen arteko harremanak (% 18) edo familia harremanak (% 14). Helduek, berriz, familia harremanei (% 22), Zeuk Esan zerbitzuari (% 18), ondoez psikologikoari (% 15), berdinen arteko jazarpenari (% 13) eta beste hainbat gairi buruzko kontsultak egin zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Umeak tratu txarrak Eusko Jaurlaritza EAE gaur Gizarte zerbitzuak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Eskola jazarpena Umeak albisteak Sexu erasoak gaur Gazteak