Gizartea -

Trafikoa

Atzera normaltasuna A8an Bilbon Irungo norantzan, istripu baten ondorioz bi errei itxia egon ostean

15:00ak inguruan istripua izan dute bi autok A8an Zabalburuko irteera baino zertxobait lehenago, eta Irungo norantzako bi erreiak oztopatzen gelditu dira.Pertsona bat ospìtalera eraman dute, arin zaurituta, Segurtasun sailaren arabera. 

Istripua.
Istripua.
Istripua.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Konpondu dira A8an Zabalburu inguruan istripu baten ondorioz izandako gorabehera.

Izan ere, 15:00ak inguruan istripua izan dute bi autok A8an Zabalburuko irteera baino zertxobait lehenago, eta Irungo norantzako bi erreiak oztopatzen gelditu dira.

Pertsona bat ospìtalera eraman dute, arin zaurituta, Segurtasun sailaren arabera. 

Istripuaren ondorioz, auto-ilarak sortu dira inguruan, Trafiko Zuzendaritzak berri eman duenez. Hala ere, behin garabiek istripua izan duten autoak errepidetik kenduta, trafikoa bere onera itzuli da inguru horretan. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bilbo Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea