Gizartea -

Bidania-Goiatz

Sute batek kalte handiak eragin ditu Goiazko ostatuan

Sutean ez da inor zauritu, baina GI-3740 errepidea itxi behar izan dute.

Sute larri batek kalte material handiak eragin ditu Goiazko ostatuan

0:25

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea izan da goizean Bidania-Goiatz udalerriko Goiazko ostatuan, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. 12:00ak jo baino minutu gutxi batzuk lehenago piztu da sua, eta suhiltzaileak bertaratu dira itzaltzera.

Sutean ez da inor zauritu, baina GI-3740 errepidea itxi behar izan dute, ke handia zabaldu baita inguruetan.

Ostatuan bertan piztu da sutea, eta taberna, jatetxea eta eraikinean dauden etxebizitzak kaltetu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Suteak bideoak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak