Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

Bi emakume harrapatu ditu auto batek N-634 errepidean, Iurretan

Istripua 20:20 aldera gertatu da, eta bi emakumeak anbulantzian eraman behar izan dituzte, bata Galdakaoko ospitalera eta bestea Gurutzetako ospitalera, baina ez da zabaldu zein den euren egoera.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto batek bi emakume harrapatu ditu astelehen arratsaldean N-624 errepidean, Bilborako noranzkoan, Iurreta parean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripua 20:20 aldera gertatu da. Bi emakumeak anbulantzian eraman behar izan dituzte, bat Galdakaoko ospitalera eta bestea Gurutzetako ospitalera, baina ez da zabaldu zein den euren egoera.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Herriak eta Hiriak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Iurreta