Gizartea -

GENERO INDARKERIA

Gizon bat atxilotu dute Donostian, ibilgailu baten barruan emakume bat erasotzeagatik

Atxilotua Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko Donostiako Epaitegiaren esku utzi dute astelehen honetan, genero indarkeriako delitu bat egotzita.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 52 urteko gizon bat atxilotu du Donostian, aparkatuta zegoen ibilgailu batean emakume bati eraso egiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak astelehen honetan jakitera eman duenez.

Gertakariak igandean izan ziren, 21:20 aldera, Donostiako Altza auzoan. Lekuko batek gizon bat ikusi zuen emakume bat erasotzen, kalean aparkatuta zegoen auto baten barruan.

Ertzaintzara deitu eta patruila bat bertaratu zen, eta susmagarria atxilotu zuen. Biktima, berriz, osasun-zentro batera eraman zuten, lesioak artatzeko.

Atxilotua Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko Donostiako Epaitegiaren esku utzi dute astelehen honetan, genero indarkeriako delitu bat egotzita.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Indarkeria matxista Gipuzkoa Salaketak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak