Gizartea -

Lehen Urteurrena

Kukutza, urtebete geroago

Ostiral honetan urtebete izango da Bilboko Udalak gaztetxea hustea erabaki zuenetik. 18:30ean izango den kontzentrazio batek utzaraztea gogoratuko du.

Urtebete izango da Kukutza hustu zutenetik. EITB
Urtebete izango da Kukutza hustu zutenetik. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral honetan, urtebete beteko da Kukutza gaztetxea hustu zutenetik. 18:30ean Bilboko Udalaren aurrean kontzentrazio bat egingo dute, eta 20:30ean ‘poteoa’ izango da Face de Fuka taldearen eskutik Errekalde kaleetatik joanez, gaztetxearen utzaraztea gogora ekarriz.

Kukutzari babesa emateko kolektiboak ohar batean azaldu duenez, "PSEk Rodolfo Aresen zorigaiztoko erabakiekin, eta, bereziki, EAJko Iñaki Azkuna buru izanda 80 pertsona auzipetuta utzi dituzte, zauritutako ehunka pertsona eta Errekalde auzoko kalte materialak ahaztu gabe". "Kukutza III gaztetxea deitutako ametsa ere zapuztu" egin zutela nabarmendu dute.

Halaber, Kukutza "hiru 13 urte egon zen bizirik, eta hutsik dauden guneen autokudeaketaren, autoenpleguaren eta taldeko borrokaren eredu bat izan da", azaldu du. Beherantz doan eta etengabeko krisi ekonomikoan dagoen sistemaren alternatiba bat izan nahi zuela ere nabarmendu du.

Bestalde, "80 pertsona baino gehiago" epaiketaren zain daudela azpimarratu dute. ‘Hurrengoak irailaren 27an izango dira, gezurretan oinarritutako polizien txostenekin, era horretan Poliziaren basakeria justifikatzen saiatuko dira, utzarazteak iraun zuen hiru egunetan eta Kukutza III eraistearen osteko istiluetan", salatu dute.

Kukutzaren alde agertu ziren pertsonei elkartasuna adierazi ostean, guneak "okupatzen" jarraitzea eskatu dute, eta autokudeaketaren alde egitera, "beste gizarte eredu bat zilegi delako, eta guztion artean lortu dezakegulako".

Kukutzako istiluen ostean, Ertzaintzak Bilboko Uribarri auzoko Patakon gaztetxea hustu zuen, 2012ko urtarrilaren 26an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea