Gizartea -

Herbehereetako ontzi batek

'Izurdia' atunontziari eraso egiten saiatu ziren piratak, atxilotuta

Herbehereetako Armadaren ontziak atxilotu ditu Bermeoko atunontziari eraso egiten saiatu ziren zazpi piratak.

Somaliako piratak. EITB
Somaliako piratak.
Somaliako piratak. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazkenean "Izurdia" euskal atunontziari eraso egiten saiatu ziren zazpi piratak atxilotu ditu Herbehereetako Armadaren ontziak Somaliako kosta parean, herrialdeko Defentsa ministroak adierazi duenez.

NATOren pirateriaren aurkako borrokan ontzi esanguratsua da "Ocean Shield" Herbehereetako Armadarena. Bertan, 350 militar daude eta asteazkenean Bermeoko ontziak alerta eman ostean, lanean hasi ziren.

Izurdia atunontzi bermeotarrak piraten eraso bat saihestu zuen asteazkenean. Somaliako kostaldetik 290 miliara arrantzan ari zela, Cepescatik jakinarazi zutenez.

Erasoa 19:00etan jazo zen (17:00 Euskadin). Arrantzaleek gizon armatuak zeramatzan ontzi azkar bat atzeman zuten, eta segurtasun protokoloa abiatu zuten. Ondorioz, segurtasun agenteek airera tiro egin zuten, eta piratek ihes egin zuten.

Aurten, euskal atunontziek beste eraso bat pairatu dute. Otsailaren 3an izan zen, eta biktima, Erroxape ontzia, baina saihestu egin zuen.

Cepescatik ohartarazi dutenez, hemendik aurrera eraso piratak ugaritu egingo dira, montzoia bukatu eta eguraldia ona baita.

"Segurtasun agenteak izanda, Alakranakoa ez errepikatzea espero dugu", adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea