Gizartea -

Gertaera Madrilen

Madrileko Halloween festan zaurituetako bat adingabea da

Doce de Octubre ospitalean dago 17 urteko neska, oso larri. Anaiak identifikatu behar izan du.

Madrid Arena diskotekan hil diren hiru gazteen heriotza ikertzen ari da Polizia. EFE
Madrid Arena diskotekan hil diren hiru gazteen heriotza ikertzen ari da Polizia.
Madrid Arena diskotekan hil diren hiru gazteen heriotza ikertzen ari da Polizia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bart Madrid Arenan egindako Halloween festan zaurituetako neska batek 17 urte ditu, eta anaiak identifikatu behar izan du, gurasoak Madriletik kanpo zeudelako. Neskatila Doce de Octubre ospitalean dago, oso larri.

Ikerketa egiten ari direnek azaldu dutuenez, hil diren hiru emakumeak honako hauek dira: Katia Esteban Casielles (1994ko urriarne 4an jaio zen), Rocío Oña Pineda (1994ko uztailaren 14an jaio zen) eta Cristina Arce de la Fuente (1994ko martxoaren 13an jaio zen).

Beste informazio batzuen arabera, Katia Esteban Daganzoko beilatokira eraman dute eta Cristina Arce M-30ekora, bi gorpuei autopsia egin ostean.

Bestalde, Rocio Oñaren gorpua arratsaldeko lehen Orduña Auzitegiko Autopsia Institutu Anatomikora eraman dute.

Beste biktima Maria Teresa Alonso Vinateo da (1992ko apirilaren 5ean jaio zen), eta Jiménez Diaz Fundazioan dago, larri, zapalketek eragindako zauriengatik, ikerketaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea