Gizartea -

Segurtasun neurriak

Zein da Euskadiko dantzalekuek bete behar duten araudia?

Aforoa eta ebakuazioa plana derrigorrezkoak dira, aire librean edo leku itxietan egiten diren ekitaldietan. Irteera guztiz libre eta pilaketarik gabe irteteko modua izan behar da.

Diskoteka bateko irudia. Argazkia: EFE
Diskoteka bateko irudia. Argazkia: EFE
Zeintzuk dira Euskadiko dantzalekuek bete behar dituzten segurtasun neurriak?

02:51

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekitaldi jendetsuetarako segurtasun arauak zorrotzagoak dira, Euskadin. Estatuan 2.000 pertsona edo gehiagorentzako lekua duten lekuetan eskatzen da autobabeserako plana. Euskadin, berriz, 300 pertsonarentzako lekua duten tokiek ere egin behar dute plan hori.

Aforoa eta ebakuazioa plana derrigorrezkoak dira, aire librean edo leku itxietan egiten diren ekitaldietan. Irteera guztiz libre eta pilaketarik gabe irteteko modua izan behar da.

Izua eragin ezer ez egoteak ere garrantzia du. Horrez gain, suteari aurre egiteko plana eta seinaleak egoki jarrita izan behar dituzte.

Arau hauek guztiak betetzen direla Udalek kontrolatze dute 300 eta 700 lagunentzako tokia duten lokaletan. Hortik gor,a Eusko Jaurlaritzaren ardura da segurtasun neurriak betetzen direla kontrolatzea. Inspekzioak urtean behin egiten dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea