Gizartea -

Halloween eguneko jaia

Oposizioa, PP Madrid Arena auziko batzordearen buru izatearen kontra

Madrilgo Udaleko ezohiko osoko bilkurak gehiengo osoz onartu du ikerketa batzordea osatzea.

Argazkia: EITB
Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrid Arena auzia argitzeko ikerketa batzordea sortzea onartu du gaur Udaleko osoko bilkurak, gehiengo osoz. Batzorde hori azaroaren 1ean gertaturikoa argitzen ahaleginduko da. Giza-olde hartan lau gazte hil ziren eta bosgarren emakume bat larri zauritu zen. PP Madrid Arena auzia ikertuko duen batzordeko buru izatea gaitzetsi dute Madrilgo Udaleko oposizioko alderdi politikoek.

Esan bezala, Alderdi Popularra izango da ikerketa batzorde horretako burua. PPko zazpi kidek, Alderdi Sozialistako beste hiru, eta IUko eta UPyDko ordezkari banak osatuko dute batzordea.

Udaleko alderdi politikoek astearte eguerdira arteko epea izango dute informazioa eskatzeko eta agerraldiak egiteko baimena eskatzeko. Hala ere, komisioak jakinarazi duenez, aurrerago ere eskariak egiteko aukera izango da.

Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, asteartean 14:00etan berriz elkartuko da bozeramaileen batzarra agerraldien egutegia zehazteko. Jakinarazi dutenez, aurreikusitako betetzen bada, lehenengo saioa datorren astean egingo da.

Ez dute zehaztu ikerketa batzordeko saioak zenbatero izango diren.

Maria Teresa Alonso, oso larri

Maria Teresa Alonso Madrid Arena jaian zauritutako emakumea larri dago, eta haren osasun egoerak ez du onera egin azken egunetan, ospitaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea