Etxegabetzeak -

Prozedura berria adostu dute

Bilboko epaileek etxegabetze guztiak eten dituzte, behin-behinean

Hurrengo astean EAEko Auzitegi Nagusiak oniritzia ematen badu, neurria EAE osora zabaluko da.

Barakaldon etxegabetzeen aurka egindako manifestazioa, Amaia Egañak bere buruaz beste egin eta gero. EITB
Barakaldon etxegabetzeen aurka egindako manifestazioa. EITB
Barakaldon etxegabetzeen aurka egindako manifestazioa, Amaia Egañak bere buruaz beste egin eta gero. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko epaileek prozedura berria adostu dute, Bizkaiko hiriburuan etxegabetzeak behin-behinean geldiarazteko.

Prozedura horrekin, epaileek bi aldeak deituko dituzte, eta Espainiako Gobernuak onartutako premiazko neurriak ezar daitezkeen aztertuko dute, Alfonso Gonzalez Guija epaileak azaldu duenez. Bien bitartean, etxegabetze prozesua eten egingo dute.

Horren esanetan, legez kanpokoa litzateke etxegabetze guztiak behin betiko gelditzea. Horrenbestez, neurria "egoera okerrenean" daudenei estaldura judiziala emateko bidea dela zehaztu du. Bien bitartean, hori bai, etxegabetze prozesua bertan behera geratuko da, behin-behinean.

Neurriak lehen etxebizitza galtzea galaraztea izango du helburu, hau da, ez da ezarriko bigarren etxebizitzekin eta lokalekin.

Ha puntualizado que las medidas arbitradas por los jueces de Bilbao afectarán sólo a la vivienda habitual, no a locales de negocio y segundas viviendas.

Bilboko epaileen ustez, erabaki honekin hilabete honetan hiriburuan egitekoak ziren hiru etxegabetzeak gauzatzea galaraziko dute.

EAEko Auzitegi Nagusiak hurrengo astean aztertuko du neurria, eta oniritzia ematen badio, lurralde osora zabalduko da.

Hurrengo hiru hilabeteetarako, 20-25 etxegabetze aurrez ikusita daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea