Gizartea -

Energia nuklearra

Beste enpresa batek Garoña zabalik mantentzearen alde dago Gobernua

Egungo jabeek edo operadore berri batek Garoña zabalduta mantentzea nahi du Industria Ministerioak, beti ere Segurtasun Nazionaleko Batzordearen bermearekin.

Garoñako zentral nuklearra. Argazkia: EFE
Garoñako zentral nuklearra. Argazkia: EFE
Garoñako zentral nuklearra. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garoñako zentral nuklearra zabalik mantentzeko asmoa du Gobernuak, egungo jabeek (Endesa eta Iberdrola) edo operadore berri batek eskatuta, eta beti ere Segurtasun Nazionaleko Batzordearen bermearekin.

Endesak eta Iberdrolak osatutako Nuclenorrek ez zuen zentral nuklearraren bizitza 2019raino luzatzeko eskaera egin.

"Gobernuak ez du nahi Espainiako energia instalaziorik gutxiegi erabiltzea, are gutxiago energia hori soberan ordainduta badago, eta horrela jakinarazi diogu Endesa eta Iberdrolari", azaldu du Jose Manuel Soria Industria ministroak.

Segurtasun Nazionaleko Batzordeak hala erabakitzen badu, "Garoña zabalik mantentzearen alde egongo da beti Gobernua, egungo operadorearekin nahiz operadore berri batekin".

Nuclenorrek Garoña behin betikoz ixteko dokumentazioa aurkeztu zuen eta Jose Luis Rodriguez Zapateroko Exekutiboak aginduta, 2013ko uztailaren 6an itxiko dute behon betirako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea