Gizartea -

'Topo'ak 100 urte

Atzeratu egin dute Donostiako metroaren lanak abiatzeko data

Abenduan ziren hastekoak, baina lanak atzeratu egin dira, eta ez dute data berririk eman. Garraioetan defizit gabeko ''lehen zerbitzu publikoa'' izango da, Ernesto Gascok azpimarratu duenez.

Atzeratu egin dute Donostiako metroaren lanak abiatzeko data
Atzeratu egin dute Donostiako metroaren lanak abiatzeko data
Donostiako metroaren lanak ez dira oraingoz hasiko

01:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzeratu egin dute Donostiako metroaren lanak abiatzeko data, eta, oraingoz, ez dago data berririk. Abenduan ziren hastekoak, baina lanak atzeratu egin dira. Ernesto Gasco jarduneko Garraio sailburuordeak ez du Donostiako metroaren lanak abiatzeko data berririk zehaztu nahi izan astelehen honetan, eta lanok Eusko Jaurlaritza berriak karguak hartu arte atzera litezkeela aitortu du.

"Zuhurra izan nahi dut. Ez dut lehen tartearen lanen inguruan data zehatzik eman nahi'', esan du Gascok. Lugaritz eta Kontxa arteko tartea da, eta  Donostiako erdialdea zehartuko du.

Lehen tarte hori dagoeneko esleituta eta berau abiatzeko aurrekontua onartuta dagoela gogoratu du jarduneko Garraio sailburuordeak, baina, hala ere, ''zilegi'' iritzi dio EAJren Jaurlaritza berriak ''gauzak gainbegiratu'' nahi izatea.

"Trenbide proiektuetan, bideragarritasun sozial eta ekonomiko handienetakoa du honek'', gaineratu du, eta, horren harian egitasmoaren aurreikuspenen datuen berri eman du Gascok. Hala, sailburuordeak azpimarratu duenez, garraioetan defizit gabeko ''lehen zerbitzu publikoa'' izango da Donostiako metroa.

Epeak luza daitezkeela eta proiektuak ''ukituak'' jasan ditzakeela onartu du Gascok, baina ''berau ez egiteko arrazoirik ez dago'', horren iritzian.

'Topoa'ren mendeurrena

Asteazken honetan 100 urte beteko ditu Donostiako 'Topo' ezagunak, eta, mendeurrena ospatzeko, bidaia berezia antolatu dute, ''musikarekin eta ezustekoekin''. Halaber, kanpaina eta lehiaketa berezia antolatu dute, 100topo.com webgunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea