Mundua -

Dekretu

Caprilesek Chavez 'agertzea' eskatu du dekretuaren berri izan ostean

“Errepublikako presidenteak dekretuak sinatu baditzake, nik agertzeko eskatzen diot, Venezuelari hitz egitea eta Gobernuan pasatzen ari dena azaltzea”, adierazi du.

Henrique Capriles Venezuelako ososizioko burua. EFE
Henrique Capriles
Henrique Capriles Venezuelako ososizioko burua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Henrique Capriles Venezuelako oposizioko buruak Hugo Chavez presidentea (duela bost aste ebakuntza egin zioten minbizi bategatik, Kuban) "agertzea" eta herrialdeari Gobernuan gertatzen ari dena azaltzea eskatu dio, gobernuburuak kantziler berria izendatuz sinatutako dekretu baten berri izan ostean.

"Errepublikako presidenteak dekretuak sinatu baditzake, nik agertzeko eskatzen diot, Venezuelari hitz egitea eta Gobernuan pasatzen ari dena azaltzea, Venezuelan Gobernurik ez dagoelako", adierazi du.

Caprilesek Elias Jaua Venezuelako Kanpo Arazoetako ministro berri izendatu izanaz hitz egin du. Hori izan da gobernuburuak hartu duen lehen erabakia abenduaren 10ean Kubara joan zenetik, ebakuntza berri bat egitera, minbizia dela eta.

Abenduaren 10tik, telebista publikoak Chavezen irudiak eman zituenetik, Nicolas Maduro bere ordezkaria da, eta Diego Molero Defentsa ministro izendatu zuen. Egun hartatik Venezuelako presidentea ez da publikoki inon azaldu, eta bere egoeraren berri Gobernuak zabaldutako oharren bidez soilik dute.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea