Mundua -

Abendutik izan da Kuban

Hugo Chavez Venezuelara itzuli da, ezustean

Venezuelako presidentea gaur goizaldean iritsi da Caracasera, Habanatik, Telesur telebista kateak jakinarazi duenez.

Venezuelako Gobernuak joan den astean zabaldutako argazkia
Venezuelako Gobernuak joan den astean zabaldutako argazkia
Venezuela Chavezen itzulera ospatzen ari da

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hugo Chavez Venezuelako presidentea herrialdera itzuli da gaur goizean, abendutik Habanan izan eta gero, Twitterren iragarri duenez.

Chavezi ebakuntza egin diote Kuban, tumore bat kentzeko, eta orain Venezuelan jarraituko du tratamenduarekin.

"Itzuli egin gara Venezuelako aberrira. Eskerrik asko ene Jainkoa!! Eskerri asko herri maitea!! Hemen jarraituko dugu tratamenduarekin", esan du Chavezek, txio batean.

Agintariak Kubako agintariek emandako tratua eskertu du: "Eskerrik asko Fidel, Raul eta Kuba osoa!! Eskerrik asko Venezuela, hainbeste maitasunagatik!!", gaineratu du.

Azkenik, Chavez itxaropentsu agertu da, eta konfiantza agertu du medikuen aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea