Mundua -

Hugo Chavez hil da

Milaka malko Venezuelako kaleetan

Milaka pertsona kalera atera dira Venezuelan, Hugo Chavez omentzeko.

Hugo Chavezen jarraitzaileak negarrez, Caracasen. EFE
Hugo Chavezen jarraitzaileak negarrez, Caracasen. EFE
Hugo Chavezen jarraitzaileak negarrez, Caracasen. EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsona kalera atera dira gaur Venezuelako hiriburuan, Caracasen, Hugo Chavez hil eta gero, herrialdearen presidentea zena omentzeko.

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteordeak kalera ateratzeko deia egin die herritarrei, eta, lehen ordutik, elkarretaratze jendentsuak ikusi dira. Herrialde horretako hedabideen arabera, ez da istilurik izan.

Wilmer Barrientos jeneralak  Telesur telebista-katean baieztatu duenez, kalean "normaltasuna" da nagusi, "dolumin handia" badago ere.

Militarrak "puntu kritikoetan" hedatu dira, herritarren "segurtasuna bermatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea