Mundua -

Tapie auzia

Lagardek (NDF) maiatzean deklaratuko du Tapie auziagatik

Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendariak milioi askoko kalte-ordain bat legez kanpo eman zuen argitzeko abiatu zuten ikerketa.

Christine Lagarde, Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendaria. Argazkia: EFE.
Christine Lagarde, Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendaria. Argazkia: EFE.
Christine Lagarde, Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendaria. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) zuzendariak Frantziako Justiziaren aurrean deklaratu beharko du maiatzean. Ekonomia ministroa zenean, Bernard Tapie enpresari frantsesari eman zion milioi askoko kalte-ordaina ilegala izan ote zen jakiteko abiatu zuten auzia.

Mediapart webguneak argitaratutako informazio hori Yves Repiquet NDFko zuzendariaren abokatuak baieztatu du. Horren arabera, Lagardek "erantzukizun kriminal orotik libre geratzeko azalpenak eta zehaztapenak emateko aukera izango du".

Lagardek maiatzaren 23an deklaratu beharko du Errepublikako Justizia Gortearen aurrean, webgune horren arabera. Hala ere, hedabideei bidalitako jakinarazpenean, epaileak ez du berretsi data hori.

Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendariak 57 urte ditu, eta 2011ko uztailean hartu zuen kargua, Dominique Strauss-Kahn ordezkatuz. Horrek maiatzean utzi zuen kargua, New Yorkeko hotel bateko langile bat ustez bortxatzea egotzita atxilotu eta gero.

Lagarderen inguruko ikerketa 2011ko abuztuan abiatu zuen Frantziako Justiziak, 2008an Tapieri emandako milioi askoko kalte-ordaina ilegala izan ote zen jakiteko. Horrekin batera, faltsutzeak egiten laguntzea eta ondasun publikoak desbideratzea egotzi diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea