Mundua -

Egipto

Mursi kartzelatzea agindu dute, Hamasekin elkarlanean aritzea egotzita

Apelazio Auzitegiko epailearen arabera, Hamas Palestinako erakundearekin harremanetan jarri da Mursi, "herrialdearen kontrako ekintzak" burutzeko eta "espetxe bati eraso egiteko".

Mohamed Mursi Egiptoko presidente ohia. Argazkia: EFE
Mohamed Mursi Egiptoko presidente ohia. Argazkia: EFE
Mohamed Mursi Egiptoko presidente ohia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mohamed Mursi Egiptoko presidente ohia espetxeratzeko agindu du Apelazio Auzitegiko epailearen arabera, Hamas Palestinako erakundearekin harremanetan jarri da Mursi, "herrialdearen kontrako ekintzak" burutzeko eta "espetxe bati erasotzeagatik".

Hasan Samir epaileak, gainera, 2011n espetxe batean izandako ihesaldia Hamasekin batera antolatu izana leporatu dio Mursiri. Hamabost egunez espetxeratuko dute. Duela hiru egun, Gazako gobernuburu Ismail Haniyak ukatu egin zuen Egipton inolako hartu-emanik eduki izana.

Uztailaren 3ko Estatu kolpearen ostean, Mursi armadaren esku dago, baina ez dago argi non.

Ordutik, fiskaltzak Anaia Musulmanak taldeko buruzagiak atxilotzeko hainbat agindu eman ditu eta, horien artean, Mohamed Badia, indarkeria ekintzetan parte hartzea leporatuta.

Hamasekin elkarlanean aritzeaz gain, Mursiri segurtasun indarren instalazioei eta Kairo iparraldeko Wadi Natrun espetxeari eraso izana egotzi diote.

Horrez gain, zenbait preso eta polizi hil dituen eta beste hainbat bahitu dituen susmoa dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken orduko albisteak Epaiketak argazkiak Albisteak Gaur Albisteak Egiptoko albisteak Ekialde Hurbila Hamas gaur