Mundua -

Australia

Assange kantari eta ileordearekin agertu da hauteskunde kanpainan

"Arratoi guztiekin amaituko dugu" eta "ez dugu ilunpean jarraituko" dira Wikileakseko sortzaileak abestian esaten dituen esaldietako batzuk. Assange Australiako Senaturako hautagaia da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julian Assange WikiLeakseko sortzaileak bideo bitxia egin du Australiako Senaturako hauteskundeen harian. Assangek hautagaitza aurkeztu du hauteskunde horietan eta bideoa arrakasta handia izaten ari da Interneten.

Bideoan, Assangek 1980ko "You're the voice" kanta ospetsuaren parodia egiten du. Bideoa Juice Rap News telebistan aurkeztu dute.

Assangek Ekuadorreko enbaxadan bertan egin du bideoa. Irudietan 80ko hamarkadako janzkerarekin eta ileorde bat soinean diuela agertzen da.

"Arratoi guztiekin amaituko dugu" eta "ez dugu ilunpean jarraituko" dira Wikileakseko sortzaileak abestian esaten dituen esaldietako batzuk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea