Mundua -

Biriketako infekzioak jota

Mandela etxera itzuli da, ia 3 hilabete ospitaleratuta egon eta gero

Hegoafrikako presidente ohiak etxean jarraitu beharko du errekuperazioarekin, eta horren osasun egoera "kritikoa" eta, zenbaitetan "ezegonkorra" dela jakinarazi du Gobernuak ohar batean.

Nelson Mandela ospitaletik atera eta etxera itzuli da. Argazkia: EiTB
Nelson Mandela ospitaletik atera eta etxera itzuli da. Argazkia: EiTB
Mandela erietxetik irten da

0:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nelson Mandela Hegoafrikako presidente ohia Pretoriako ospitaletik irten da igande honetan, eta etxean jarraituko du errekuperazio tratamenduarekin, Hegoafrikako Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez. Edonola ere, Mandelaren osasun egoera "kritikoa" eta zenbaitetan "larria" da.

Atzo gertaturikoaren ondotik dator iragarpena, izan ere, Hegoafrikako Gobernuak ukatu egin zuen Mandela ospitaletik atera egin zela, hainbat hedabidetan kontrakoa argitaratu bazen ere.

"Houghtoneko horren etxea egokitu egin dute bertan zainketa intentsiboak jasotzen jarrai dezan, eta ospitalean jasotzen zuen arreta bera izango du etxean ere", adierazi du Gobernuak. Hala ere, ez dute baztertzen Mandela berriz ere ospitaleratzea: "Horren osasun egoerak ospitaleratzea eskatzen badu, hala izango da", gaineratu du.

Mandelaren osasun egoera ''larria eta kritikoa, eta, zenbaitetan, ezegonkorra'' dela onartu du Gobernuak, baina presidente ohiak zailtasunei aurre egiteko duen indarra nabarmendu du.

"Medikuen babes osoa du uneoro, eta senideak eta lagunak alboan ditu", Gobernuaren arabera. Eremu publiko eta pribatuko mediku talde on baten eskuetan dagoela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea