Mundua -

Kontrol zorrotza

Bi milioi langile publikok kontrolatzen dute internet Txinan

Txinako erregimen komunistak gertutik kontrolatzen du herritarrek internet nola erabiltzen duten.

Internet EITB
Internet EITB
Internet EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txinako bi milioi langile publikok gertu-gertutik kontrolatzen dute herritarrek internet nola erabiltzen duten, The Beijing News egunkari ofizialak argitaratu duenaren arabera.

Langile publiko horiek gorde eta aztertu egiten dituzte erabiltzaileek internetera eta, batez ere, sare sozialetara igotzen dituzten iritziak eta edukiak. Izan ere, azterketa horiek oso lagungarri izaten dira erregimenarentzat erabakiak hartzerako orduan.

Horretarako erabilitako teknologia orain arte pentsatzen zena baino aurreratuagoa da, Txinako eta atzerriko webguneak aztertzen baitituzte.

Erregimen komunistak oso zorrotz kontrolatzen du herritarrek internet nola erabiltzen duten, batez ere atzerriko webak eta sare sozialak zainduta; izan ere, horren helburua disidentzia politikoa zigortzea da.

Adibiderik deigarriena 2010. urtean sortutako Weibo sare soziala da. 500 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu, eta 100 milioi mezutik gora jasotzen ditu egunero. Kutsu politikoa duten mezuak aireratu eta minutu gutxira desagertzen dira bertatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Txina bideoak Internet