Mundua -

Berlusconi epailearen aurrean

Senatari bat ustez ordaintzeagatik epaituko dute Berlusconi

Italiako kazetarien arabera, Berlusconiren aurkako epaiketa berria 2014ko otsailaren 11an hasiko da.

Silvio Berlusconi. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Silvio Berlusconi. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Silvio Berlusconi. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako epaile batek Silvio Berlusconi lehen ministro ohia epaitzea erabaki du, ustez Sergio De Gregorio senatariari ordaintzeagatik. Antza, bere alderdira igarotzeko eta Romano Prodiren Gobernuaren porrota eragiteko ordaindu zion Berlusconik senatariari. Gertaerak 2006 eta 2008 urte bitartean izan ziren.

Italiako komunikabideek jakitera eman dutenez, Amelia Primavera epaileak maiatzean fiskaltzak aurkeztutako eskaera onartu du eta 2014ko otsailaren 11an hasiko da epaiketa.

Valter Lavitola Avanti egunkariko zuzendari ohia eta enpresaria ere epaitzea erabaki du epaileak, ustezko ordainketak egiterakoan bitartekari lanetan aritu zelako. De Gregorio senatari ohiari urte bat eta zortzi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri dio.

Primavera epaileak erabakia hartu baino lehen egin den ikustaldian, Lavitolak onartu egin du "diru kantite handiak" ordaindu izana De Gregoriori. Dena dela, dirua biak bazkide ziren Avanti egunkariaren finantzaketatik zetorrela esan du.

Ustez, De Gregoriok hiru milioi euro jaso zituen alderdiz aldatzeko. 2006 urtean IDV alderdiko senataria zen De Gregorio eta handik bi urtera Berlusconiren alderdira igarotzea hitzartu zuen. Helburua Prodiren Gobernuaren porrota eragitea zen. De Gregorioren eta beste hainbat senatariren botoek bota zuten Prodi agintetik.

De Gregoriok, "egiazko operazioa" deitu zuenaren baitan salatu zuen dirua jaso izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea