Mundua -

Habana (Kuba)

Parte-hartze politikorako akordioa lortu dute Kolonbiak eta FARCek

Akordioa "gatazkaren amaiera lortzeko markoan aurrerapauso demokratikoa" dela adierazi dute aldeek, Kubako eta Norvegiako ordezkariek irakurritako adierazpen bateratuan.

Negoziatzaileak Habanan (Kuba). Argazkia: EFE
Negoziatzaileak Habanan (Kuba). Argazkia: EFE
Negoziatzaileak Habanan (Kuba). Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako Gobernuak eta Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileek (FARC) gerrillaren eta gizarte mugimenduen parte-hartze politikorako akordioa lortu dute gaur, Habanan. Bake prozesuan adostutako bigarren puntua da.

Akordioa "gatazkaren amaiera lortzeko markoan aurrerapauso demokratikoa" dela adierazi dute aldeek, Kubako eta Norvegiako ordezkariek irakurritako adierazpen bateratuan. Adierazpena irakurtzeko ekitaldian Gobernuko eta gerrillako negoziatzaileak izan dira.

Negoziatzaileek lortzen duten bigarren akordioa da, iragan maiatzean lurraren inguruko adostasuna lortu ostean. Bakea lortzeko elkarrizketak 2012ko azaroaren 19an hasi ziren Kuban.

Aldeen arabera, gaur iragarritako akordioak Kolonbiako demokrazia "indartzen eta sendotzen" du, "oposizioa egiteko bermeak eta eskubideak zabaltzen dituelako, eta baita herritarren parte-hartze politikorako esparruak ere". Horrela, aniztasuna eta hauteskundeen gardentasuna bultzatuko dituzte.

Behin betiko bake akordioa lortu ezkero, ebazpenak erakundeetan aldaketak jasotzen ditu "alderdi politikoen osaketa errazteko, eta baita gizarte mugimenduak alderdietan bilakatzea ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea