Mundua -

Birmania

Birmaniak preso politiko guztiei amnistia emango die

Gobernuak agintariek disidentziaren aurka erabili dituzten legeak egotzita kartzelatu dituzten herritar guztiak askatuko dituztela iragarri du. 230 lagun askatuko dituztela esan dute GKEek.

Aung Min Naing preso politiko ohia, Inn Sein Rangungo kartzelatik irteten. Argazkia: Efe.
Aung Min Naing preso politiko ohia, Inn Sein Rangungo kartzelatik irteten. Argazkia: Efe.
Aung Min Naing preso politiko ohia, Inn Sein Rangungo kartzelatik irteten. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Birmaniako Gobernuak kontzientzia preso gehienei eta badaezpadako kartzelaldian espetxean diren hamarka atxiloturi amnistia ematea erabaki du. Oraindik, agintariek ez dute iragarri zenbat pertsona hartuko dituen amnistia honek.

Gobernuaren telebista kateak eman du presidenteak agindutako amnistiaren berri ohar ilun samar batean. Giza eskubideen aldeko elkarte batek eman dituen datuen arabera, dena dela, hurrengo egunetan 230 preso askatuko dituztela kalkulatu dute.

Amnistia hau eman aurretik, uztailean, Thein Sein Brimaniako presidenteak urtea amaitu aurretik Birmanian preso politiko bat ere ez zela egongo adierazi zuen, Erresuma Batura egin zuen bidaia batean.

Neurria aplikatzeko arrazoien artean, "estatuaren egonkortasunari, bake iraunkorrari eta berradiskidetze nazionalari laguntzea, arrazoi humanitarioak aintzat hartuta prozesu politikoan denak sartzea eta, behin estatuaren eskuzabaltasuna aitortuta, nazioaren eraikuntzan denok parte hartzea ahalbidetzea", herrialdeko buruen hitzetan.

Bo Kyi preso politiko ohiak jakinarazi duenez, aske utziko dituzten guztietatik 38 pertsona kartzelatuta daude eta 192 lagun gehiago epaiketaren zain edo ikerketapean.

Halaber, agintariak beste atxilotu batzuen egoera aztertzen ari dira, haien delituak politikoak edo kriminalak ote diren zehazteko.

Azken urteotan, ehunka preso politiko askatu eta erreforma demokratikoak egin eta gero, AEBk, EBko estatu kide askok eta beste herrialde batzuek dohaintzak eta inbertsioak handitu dituzte Birmanian, eta Exekutiboaren aurka hartutako zenbait neurri bertan behera utzi dituzte.

Hala ere, Gobernu militarraren azken urteetan, 2.500 pertsona (ekintzaileak, kazetariak, politikariak, umoristak, artistak...) kartzelatu zituzten. Horietako askok, gainera, torturak eta tratu txarrak jasan izana salatu zuten.

Jeneralek ia mende erdiz agindu eta gero, Birmanian hainbat erreforma demokratiko abiatu zituzten 2011n, Batzar Militarra desegindakoan, Thein Sein, aurreko Gobernuko lehen ministroa, buru duen Gobernu zibil batek boterea hartu zuenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea