Mundua -

Emaitza ofizialak

Konstituzio berriak % 98ko babesa jaso du Egiptoko galdeketan

Nabil Salib batzordeko presidenteak azaldu du botu eskubidea zuten 53 milioi herritarretik soilik 20,5 milioik parte hartu zutela galdeketan.

Egiptoko Konstituzio berriak % 98ko babesa jaso du. Argazkia: EFE
Egiptoko Konstituzio berriak % 98ko babesa jaso du. Argazkia: EFE
Egiptoko Konstituzio berriak % 98ko babesa jaso du. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egiptoko Hauteskunde Batzordeak hilaren 14an eta 15ean izandako erreferendumari buruzko datu ofizialak eman ditu: parte hartzea % 38,6koa izan da, eta botoen % 98,1 Konstituzio berriaren aldekoa. Nabil Salib batzordeko presidenteak azaldu du botu eskubidea zuten 53 milioi herritarretik soilik 20,5 milioik parte hartu zutela galdeketan.

Mohamed Mursiren aurkako estatu kolpea eman eta Anaia Musulmanak legez kanpo utzi osteko bide orriari zilegitasuna emateko, parte hartze handi bat nahi zuten Egiptoko militarrek Konstituzioari buruzko erreferendumean. Hala ere, nahi baino jende gutxiagok eman du botoa bi eguneko herri galdeketan, Al-Ahram egunkari ofizialak argitaratu dituen datu ez ofizialen arabera.

Erroldan ageri diren 52.741.139 lagunetatik botoa 19.349.271k eman dute: % 36,7ko parte hartzea, beraz. Aldeko botoak 18.667.971 izan bide dira (% 97,7), eta kontrakoak, 368.544 (% 2,3). Probintzia guztietan, gainera, % 93tik gorako babesa jaso bide du konstituzioak. 2012an, Mursi agintean zela, % 33koa izan zen parte hartzea, eta aldeko botoak % 63,8 izan ziren.

Ezetzaren aldeko deiak oso ahulak izan dira, eta Armadak irmo zapaldu ditu. Anaia Musulmanek, gainera, boikota egin dute, eta, ondorioz, baiezkoak sekulako garaipena lortzea espero zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea