Mundua -

Bahiketa Moskun

Irakasle bat eta polizia bat hil ditu Moskuko eskolako bahitzaileak

Moskuko iparraldeko 263 eskolan gertatu da, eta bahitzalea eskola horretako ikasle bat izan da.

Mosku eskola
Mosku eskola
Mosku eskola

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Moskuko eskola bateko dozenaka ume bahitu ditu gazte batek gaur goizean, Life News web orriaren arabera. Bahitzaileak irakasle bat eta polizia bat hil ditu, tiroz. Poliziak, ondoren, gaztea indargabetu du, eta ikasleak eskolatik atera ditu, Errusiako Barne Ministerioak jakitera eman duenez.

Moskuko iparraldeko 263 eskolan gertatu da, eta bahitzailea eskola horretako ikasle bat izan da.

Gertaera Otradnoye auzoan gertatu da. Gaztea biologiako ikasgelara sartu eta bertan zeuden 24 ikasle eta irakasle bat bahitu ditu (15 eta 16 urte artekoak). Polizia bertaratu den unean, bahitzaileak tiro egin eta bi polizia zauritu ditu. Horietako bat hil egin da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Mosku bideoak Delituak azken ordukoa Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Erailketak Irakasleen albisteak gaur