Mundua -

Baimenik gabeko grabazioak

Epaiak Sarkozyri egindako grabazioak kentzeko agindu du

Parisko Auzitegi Gorenak baimenik gabe egindako grabazioak kentzeko agindu du eta Patrick Buissoni, Sarkozyren kontseilari ohiari, 20.000 euroko zigorra ezarri dio, kalte-ordain gisa.

Nicolas Sarkozy. Argazkia: EFE
Nicolas Sarkozy. Argazkia: EFE
Nicolas Sarkozy. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parisko Auzitegi Gorenak Patrick Buisson, Nicolas Sarkozyren kontseilari ohia, zigortu du Sarkozyren elkarrizketa batzuk grabatzeagatik haren baimenik gabe. Epaiak, kalte-ordaina ezarri dio Buissoni eta grabazioak publikatu zituen web orrialdeari kentzeko eskatu dio.

"Erabakiak asko poztu gaitu", adierazi du Sarkozyren abokatuak (Thierry Herzog), hedabideei epaiaren berri eman dienean.

Sarkozyk kereila jarri zuen, Carla Bruni emaztearekin batera, horren kontra, presazko prozeduraren bitartez.

Grabazioak argitaratu zituen webguneak (Atlantico, Sarkozyren agintaldian sortu zuten)­­ ezingo ditu berriro sarean eskegi, epaiaren esanetan bikotearen pribatutasun eskubidea urratzen dutelako.

Halaber, Buissonek 10.000 euro ordaindu behar die bakoitzari, kalte eta galerengatiko kalte-ordain gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea